Sulaiman Marokokoa
Sulaiman Marokokoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1792ko martxoaren 11 - 1822 ← Mulay Hisham (en) - Abd ar-Rahman Marokokoa →
1792 - 1822 ← Yazid of Morocco (en) - Abd ar-Rahman Marokokoa → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Fez, 1766 | ||||
Herrialdea | Maroko | ||||
Lehen hizkuntza | arabiera | ||||
Heriotza | Marrakex, 1822ko azaroaren 28a (55/56 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Mohammed ben Abdallah | ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | Alauiak | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | arabiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta idazlea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama |
Sulaiman ibn Mohammed (arabieraz: سليمان بن محمد; Tafilalt, 1766ko ekainaren 28a - Marrakex, 1822ko azaroaren 28a) Marokoko sultana izen 1792 eta 1822 artean. Alaui leinukoa zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sulaiman bere anaia Al-Yaziden oinordekoa izan zen tronuan. Honek, bien aita, Mohammed III.a, hil zenean, bere burua sultan izendatu zuen. Hil aurretik, 1792an, Al-Yazidek erresuma bere lau anaien artean banatu zuen, eta horrek gerra zibila ekarri zuen, 1795ean Sulaimanen erabateko garaipenarekin amaituko zena.
Aitak hasitako erresumaren zentralizazio eta hedapen lanekin jarraitu zuen, eta Marokoko kostaldean gertatzen ziren pirateria ekintzei amaiera eman zien. Europarekiko merkataritza eten zuen presio-neurri gisa, antzinatik herrialdea Espainiarekin eta Portugalekin aurrez aurre jartzen zuen gatazkaren ondorioz, eta horrek Estatu Batuekiko hurbilketa diplomatikoa eragin zuen.
Marrakexen Ben Youssef meskita eraikiarazi zuen, almorabideen garaiko aurreko meskita baten gainean, baina ez zuen haren arrastorik utzi. Muley Sadiq Raissouni sultanaren aholkulariak hala eskatuta, Abd ar-Rahman ibn Hixam, Mulay Sulaimanen iloba, izendatu zuten oinordeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Julien, Charles-André. (1994). Histoire de l'afrique du nord: Des origines à 1830. Payot ISBN 9782228887892..